2011-04-15

MUNDUKO FAMILIEN JAKIAK

Gaizki iruditzen zait. Zeren batzuek ondo bizitzen dira, janari asko dutelako, diru gehiago dutelako eta etxe polit bat dutelako. Baina beste batzuek, gaizki pasatzen dute, ez dutelako ezer. Marrazkietan ikusten duzuenez, batzuek asko dute eta beste batzuek oso gutxi. Horretarako nik pentsatzen dut, janaria, dirua... konpartitu behar direla, denak ondo egoteko. Ez argazkian ikusten den bezala.

2011-04-08

ZERTARAKO AZTERKETA?

Gaur eskolan, gure irakasle Jesusek, lanak bidali dizkigu. 3 orri euskerazkoak, eta 5 orri gaztelaniazkoak. Guztira 8 orri. Denak protestaka hasi gara, eta batek esan du:- Zergatik hain beste orri? gehiegi da. Eta Jesusek erantzun du:- Azterketa isango duzue, eta azterketa suspenditu ez nahi baduzue, orri horiek egin beharko dituzue. Baina gu ez gara isildu, eta gelako batek esan du: -Eta zergatik egin behar ditugu azterketak? Eta Jesusek esan zuen: Handitan lan bat izateko. Eta hori esan zuenean denak isildu ginen.  Hurrengo egunean, beste zortzi orri, eta ez genuen ezer esan, isilik gelditu ginen. Eta horrela betirako. Orduan, orain badakizue, zuen irakaslea gauz asko bidaltzen badituzuete, onartu. Handitan lan on bat izateko.