2010-05-14

ESPAZIORA

-Astelehen  gau batean, ohera joateko orduan, gogoratu nintzen ipuin bat idatzi behar nuela. Baina ez nekien zer egin. Idatzi edo ez idatzi. Zeren lo egiteko gogoa neukan.Azknean idazten hasi nintzen. Azkeneko hitzetan lo hartu nuen, eta amets bat izan nuen. Amets hori espazioan izan zen.
-Mundutik atera nintzen nire elefantearekin eta hasi giñen paseatzen. Geroago joan ginen Martera. Han ikusi nuen gizon bat, eta egon giñen hitz egiten eta pentsatu genuen beste panetara joateko. Horrela egon ginen egun osoan. Planetaz planeta.
-Eta momentu horretan esnatu nintzen.
 

2010-05-11

NIRE HERRIA


- Gaur goizeko 07:00etan esnatu naiz nire herrira joateko. Nire herrira iritsi nintzenean, Jesus izeneko lagun bat ikusi nuen. Urte asko daramatzagu elkar ikusi gabe. Maletak utzi ondoren, berarekin joan nintzen jolastera. Ibai bat ikusi genuen, eta ibaiari segitu genuen eta korrika eginez Jesusen etxera joan ginen. Jesusen etxean dena ahaztu eta partsisera  jolasten hasi ginen. Geroago amak deitu zidan eta esan  zidan berandu zela eta etxera joateko. Orduan nik  amari kaso egin eta joan nintzen etxera.

2010-05-04

POLIZIA ETA NESKATXA

Egun batean, joan nintzenean  erosketak egitera, konturatu nintzen polizia bat zegoela norbaiten bila. Geroago neska bat etorri zen nire atzetik esaten ea polizia ikusi nuela, eta nik esan nion baietz. Orduan neskatxoak esan zidan, ez esateko inori nik ikusi nuela, eta esan nion baietz, ez niola inori kontatuko. Etxera abiatu nintzenean, poliziaren sirenak entzun nituen. Atea ireki nuenean... lehengo neska sartu zen nire etxera abiadura bizian! eta polizia nire atxean zegoen, eta esan zidan: Esan neskatsa horri ateratzeko, bestela hilko zaitut. Eta nik esan nion neskatsari eta atera zen. Orduan poliziak harrapatu zuen eta joan ziren.
Hurrengo egunean, joan nintzenean erosketak egitera, eta dena lasai zegoen.